XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alare, denetan txarrena gosea beretzat.

Eta oraindik asi besterik etzuen egin bere kalbarioak.

Ai, orain an baleuzka Joxepari ematen zizkion legatz eder aiek! Ametsetan bestetan etzituen ikusten.

Illabete barru artu zuen andregaiaren eskutitza.

Musu eman zion noski.

Ondo idatzia.

Jakiña, euskeraz.

Besterik etzekiten orduan.

Etzuen uste baserri xaar artako alabak alako eskola zeukanik.

Amalau urte baiño len danak utzi zituelarik gaiñera.

Erriko berriak bialtzen zizkion.

Pellorekin itzegin zuela ere bai.

Bere argazki eder bat gaiñera. Pin asi zan gure Joxepa.

Argazki au nitzaz aztu etzaitezen bialtzen dizut.

Ori aurrean ikusi orduko, oroituko baizera.

Dirurik ezin biali, etzeukaten-ta.

Bai-baizekien nola bizi ziran.

Idazten zion bitartean, ondo zijoan lana.

Amaika begiratu egiten zizkion argazkiari.

Ta, bere iritzian, etzuen ezagutzen ederragorik.

Berak bizi ziran lekuan, berriz, ez-ta alderatzekorik ere.

Etzuen erantzun gabe utziko.

Tratu egin bezela, papera ta selloa erosi zituen.

Etzuen noski Joxepak bezin dotore egingo.

Baiña egun berean erantzun zion, argazkiarengatik eskerrak emanaz eta bertako mixeriak kontatuz.

Amazazpina eskutitz egin zizkioten elkarri.

Emezortzitik ogei ta laura bitarte ortan, neska mututu egin zan.

Andik aurrerako bat bakarrari etzion erantzun.

Mutillak, beraizik ere aitzakirik etzezan jarri, naiz ordaiñik ez artu, illero idatzi zion.

Etzion, itzegin zuten bezela, zergatik ixildu zan aipatu ere.

Sumindua utzi zuen orrek mutilla.

Beste bide batetik ikasi baizuen bizi zala, ta osasuntsu zebillela gaiñera.